2011-01-25

Bakarrizketa 1.0

‘Bergara no se deja a cualquier precio, tio!’(10-12-07). Esaldi simple bat. Bai, sinplia oso baina aurtengo gabon giruan murgilduta, familixa eta lagun artian pasautako egunak sensibilidade puntu hori ikutu dozte.
Oso gustora pasa dittut egunok baina ez naiz jendian mundu berdinian ikusten. Zergatixa jakingo baneu, ez neuke halako sensasiño arraruegatik holako barne refleziñorik iñgo.
Asteburu honetan, Bergarako ohitura sakratuetako bat mantenduaz, Txarrantxaneko afari edarrakin ez dogu kalerik eiñ eta behin lagun kuadrila elkartuta, okaziñuak merezitako zafarrantxua montau zan eta farratxua be jauzi zan. Ondo gustora kontu kontari, ederki ibili ginan. Bai, baina biharamuneko burukominekin, berriz ozpa itxeko biharra euki neban.

Zer daukat herritik urrintzeko bihar hori sentidu ta modu berian lotura hori mantentzeko biharra eukitzeko? Bizipen asko die ezin dittudanak atzian laga ta berreskurau nahi ezkero be ezingo dittutenak berriz arrapau. Bizimodua. Momenturo erabakixak hartu biharra da eguneroko jarduna. Egunero, beti be, ikuspuntuak balorau ta onena ez bada, kalte gutxien dakarrena aukeratu eta aurrera. Gehixenetan dudarako margen asko barik. Dudia beti inseguridade eta debilidade moduan ikusi erain dozkue eta…(etor deila neregana dudau barik, erabakixak hartzen dittuana).
Holaxe, errege eguneko galbaniakin ihesian jun eta ostiralian Izki sarreran bizi dan Arabartutako gizasemiari bisitia in zotzagun Palomaresko aristatik bueltan. Etxeko lanak ze erritmotan doiazten ikusi eta Arabako herri lasai hortako bizimodura nola moldatuko nintzan pentsatzen eta argumentatzen zihardugula, halaxe bota zoztan pentsau erain zoztan esaldi potolua.
Ez dakit nik, beste etapa baten egonda, gustora asko plantauko nintzan antzeko herriren baten. Ez da kasua.

Dudak duda, jakinian zer baztartzen neban eta beti be hoberako aldaketa planteau neban bere denboran. Atzera begira, neukana zenbat balorau doten ikusita, momentuan daukatena eta datorrena askoz geihixau baloratzeko balio izango doztala seguru nago.

Urrindu biharra daukakena baloratzen ikasteko, alkimiaren sekretua?


http://open.spotify.com/track/7ew6RznqZWuhD1KJmG4oGG

No hay comentarios:

Publicar un comentario