Iruña, Bergara, Iruña...Aurrera ta atzera, beti sakana bailara zulotik alde batera laga izan dot Aralar. Oinguan, Erdibidian mordortar Kallejakin elkartu ta bailara zulotik gorutza hasi ga behekaldian zeukagun behelainua, beneten behe laino zanan esperantziakin.
Nostalgia puntu bat euki dau irteeriak. Nik uste, Pol-poleko irteeretatik ez dotela Aralar zapaldu eta mendigoizale-igandezale ginaneko denborak gogoratzen ibili ginan. Ze gauza sanua goizian goiz mendi buelta baterako esnatzia, ezta? siporloskullons! arrazoi logiko bakarra okurritzen jat; aurreko eguneko birra kopurua. Oin dala 15 urte gutxiau ziela uste dot...
Ibilbidia; Uharte Arakil-Lizarrusti-Lareo-Igaratza-San Migel-Uharte Arakil
Hemen laburpena;
Aralar MTB, Kalleja&Antxoas session from Xabi Mondra on Vimeo.
Udazken koloriak datorren urterarte agurtzeko irteera itzela. jeitsiera be tamainakua eta bueltia bukatu ondorengo txistorra bokatia? lamadredelcordero, ze gutxi iraun zozkun...
Laster urriko opor kontuak...stay tuned.
