2011-08-03

Txirbil valley-tarrak Iruñerrian Mtbz

Kostata baina azkenian montanbaik-ero mutur finak napar bidetxurrak ezagutzera etortzia konbenzidu dittut.
Mondragon & Mordortarrak, nik uste gustora ibili ginala. Asko landu bariko ibilbidia izan arren, ezagunak neuzkan ibilbide zati desberdinak bata bestian jarraixan iñ eta kurioso laga ginuan etapia. Hori bai, tamainako errepasua hartuta.

Beste behin be, oso gustora! nahi dozuenian berriz.
Take it easy.

2011-01-25

Bakarrizketa 1.0

‘Bergara no se deja a cualquier precio, tio!’(10-12-07). Esaldi simple bat. Bai, sinplia oso baina aurtengo gabon giruan murgilduta, familixa eta lagun artian pasautako egunak sensibilidade puntu hori ikutu dozte.
Oso gustora pasa dittut egunok baina ez naiz jendian mundu berdinian ikusten. Zergatixa jakingo baneu, ez neuke halako sensasiño arraruegatik holako barne refleziñorik iñgo.
Asteburu honetan, Bergarako ohitura sakratuetako bat mantenduaz, Txarrantxaneko afari edarrakin ez dogu kalerik eiñ eta behin lagun kuadrila elkartuta, okaziñuak merezitako zafarrantxua montau zan eta farratxua be jauzi zan. Ondo gustora kontu kontari, ederki ibili ginan. Bai, baina biharamuneko burukominekin, berriz ozpa itxeko biharra euki neban.

Zer daukat herritik urrintzeko bihar hori sentidu ta modu berian lotura hori mantentzeko biharra eukitzeko? Bizipen asko die ezin dittudanak atzian laga ta berreskurau nahi ezkero be ezingo dittutenak berriz arrapau. Bizimodua. Momenturo erabakixak hartu biharra da eguneroko jarduna. Egunero, beti be, ikuspuntuak balorau ta onena ez bada, kalte gutxien dakarrena aukeratu eta aurrera. Gehixenetan dudarako margen asko barik. Dudia beti inseguridade eta debilidade moduan ikusi erain dozkue eta…(etor deila neregana dudau barik, erabakixak hartzen dittuana).
Holaxe, errege eguneko galbaniakin ihesian jun eta ostiralian Izki sarreran bizi dan Arabartutako gizasemiari bisitia in zotzagun Palomaresko aristatik bueltan. Etxeko lanak ze erritmotan doiazten ikusi eta Arabako herri lasai hortako bizimodura nola moldatuko nintzan pentsatzen eta argumentatzen zihardugula, halaxe bota zoztan pentsau erain zoztan esaldi potolua.
Ez dakit nik, beste etapa baten egonda, gustora asko plantauko nintzan antzeko herriren baten. Ez da kasua.

Dudak duda, jakinian zer baztartzen neban eta beti be hoberako aldaketa planteau neban bere denboran. Atzera begira, neukana zenbat balorau doten ikusita, momentuan daukatena eta datorrena askoz geihixau baloratzeko balio izango doztala seguru nago.

Urrindu biharra daukakena baloratzen ikasteko, alkimiaren sekretua?


http://open.spotify.com/track/7ew6RznqZWuhD1KJmG4oGG

2011-01-19

Albertia-Jarindo mtbz urtia bukatzeko.

Aurten gabon egunetarako oporrik ez dot gorde eta egun berezi honek Iruña aldian haize errota kontutan pasau dittut.
Dana dala, gabon egun eta gabon zaharrak jai! Azken egun hau etxeko epelian pasau bihar nebanez, telefono dei bakarra nahikua izan da gure bailaran, bizikleta buelta bat emonaz, urtia agurtzeko kategorixazko plan bat borobiltzeko.
Azken urtetan bailara desarrollo eta progresu proiektuz bete dozkue eta baztarrak obra, asfaltu, zubi etab.ez josita ikustera ohitu ga. Autopistia dala ta tren marabillosua ez dala, bailara guztia pozik! Baina bilau ezkero, ondio badaukagu zer ezagutu. Bertan daukaguna babesteko arrazoiak sobera dauzkagu.



Gaurko hau, Gatzaga eta Legutixo ingurutan pasatako goiza dozue. Albertia, 36xan gerra zibileko frente gogor bat egon zalako ezaguna baina askorentzat ezezaguna (neu berne).
Jarindo aldiz, Eskoriatzatik gertuau egonaz, zerbait ezagunaua. Nere kasuan, Marindar Osaba/lehengusuengatik ezaguna.

Beste behin, Kalleja ta Antxoas mondranbike irteeratxo batetaz disfrutatzen!
Asko toketeau bareko argazki batzuk, bideo motz batzukin elkartu eta musika elegantikin disimulauta, hemen laburpen txiki bat.

Ongi izan!

2010-12-22

Tajonar Express

Abenduak 3. Jai eguna Iruñan.
San Frantzizko Xabier eguna.
Aukera ezin hobia elur planak iñ ta jende gutxikin edozein lekutan disfrutatzeko.
Elurra nahi?? to elurra!!
Edarra bota zozkun. kotxia ezin hartu geratzeraino!
B plana? bi erruberekin bueltatxua...

A Bientôt!




GAZAPO MORROKOTUDO! abestixa; 'Fortune teller' X. Rudd.

Izaga, hangover session

Gabonak gertu dauzkagu eta urtero legez, lankidiekin itxen dogun zirko-afarixak gogoratu erain dozku Olentzero, gabon kanta ta familixa giroko afari oparuak bertan dauzkagula.
Afari kontuak ziela ta, Iruña aldetik geratu naiz pasa dan asteburuan tamainako burukominakin. Mendi planak, elur eta motibaziño faltagatik ezin izan ginuzen eiñ baina eguraldi kuriosua irten zanez, etxeko epelian ezin geratu ta makinia hartuta Izaga tontorreruntz tiratu neban.
Eguraldi ona egon arren, lorentxok ondo berotu arte ez naiz hasi aldapa gora. hasi ta denbora gutxira somau nitxuan birra extrak gibelian! ondo igarri be!!! Putz eta izardi hotz batzuk bota ta gero tontorretik bista edarrak disfrutau ondoren jeitsiera edarrau bat disfrutatzeko aukeria izan neban...
Oingo honetan, bidixuakin jolasteko astixa hartu dot.
Ia jeitsieriakin nik beste disfrutatzeik lortzen dozuen.

Ongi izan, jovenes!

2010-12-10

Neguko aktibidade hasiera...

Bukatu die hego haize eta eguzki kontuak. Tontorrak zuritzen hasi die eta hasi ga neguro dauzkagun planei bueltak emuten. Betiko lepotik burua!
Asteburua heldu ahala, telefono deixak batera edo bestera eguneroko zaratatik ihes itteko planekin bueltaka.
Aurten goiz zuritu die totorrak eta tenporada hasierako nerbixuak zerbait baretze aldera lehenengo irteeratxua iñ dogu baztar ezagunetara.
Elurra elegante baina hotz. Tamainako hozta in dozku ta kotxiakin peripezia batzuk euki arren, disfrutatzeko aukeria euki dogu marranokide Bergarianuak eta bixok.

2010-11 Negu hasiera... from Xabi Mondra on Vimeo.

2010-11-15

Aralarren Mtbz, perretxiku bila

Denboria bada kontu batzuk ez dotela kontatzen eta gaur Aralarren pasatako zapatu goiz bateko txangua dakart.
Iruña, Bergara, Iruña...Aurrera ta atzera, beti sakana bailara zulotik alde batera laga izan dot Aralar. Oinguan, Erdibidian mordortar Kallejakin elkartu ta bailara zulotik gorutza hasi ga behekaldian zeukagun behelainua, beneten behe laino zanan esperantziakin.





Nostalgia puntu bat euki dau irteeriak. Nik uste, Pol-poleko irteeretatik ez dotela Aralar zapaldu eta mendigoizale-igandezale ginaneko denborak gogoratzen ibili ginan. Ze gauza sanua goizian goiz mendi buelta baterako esnatzia, ezta? siporloskullons! arrazoi logiko bakarra okurritzen jat; aurreko eguneko birra kopurua. Oin dala 15 urte gutxiau ziela uste dot...



Ibilbidia; Uharte Arakil-Lizarrusti-Lareo-Igaratza-San Migel-Uharte Arakil
Hemen laburpena;

Aralar MTB, Kalleja&Antxoas session from Xabi Mondra on Vimeo.



Udazken koloriak datorren urterarte agurtzeko irteera itzela. jeitsiera be tamainakua eta bueltia bukatu ondorengo txistorra bokatia? lamadredelcordero, ze gutxi iraun zozkun...

Laster urriko opor kontuak...stay tuned.

2010-09-02

Kantauri txurf trip. Abuztua '10.

Abuztua ondo bukatzeko, eta udagirua opor gabe ez pasatzeko, Iruñatik kostaldera iñ dogu. plan fijo bare baina deskonektau eta barre batzuk botatzeko izugarrizko goguakin.
opor-lagun Pertxi Daniels eta Mon Agote jun gaitxuk mano a mano. Lehenengo iparralderuntz La Côte Basque-ko olatuak probau ginuzen eta hemendik Landetara Ho-ho-ho-Hossegor.era.



Olatuak hartu? gutxi. Beti dago eskusaren bat mundillo hontan ganoraz ibili ez zala argudiatzeko. Haizia dala, olatu txikixak diela, ...bata edo beste, beti ezin demostrau daukagun talentua.




Landetatik, Bilboko jaixetan geldiadixa in, tamainako melokotoia harrapau ta Cantabria aldera jun ginan buruko minak pasatzera. Hemen, lagun naparren bisitia ta guzti, txurfing monitore moduan ibili ginan. Harrapazak miel! nola ez in behintzat garbi eukiko dabe!



Indarrak ederto errekuperau dittugula esan leike. Igandezale profesional onenekin konpetitzeko moduan genden!



Iparralde, Uradaibai gertuko paradisua, Cantabriako leku berri ta Asturiaseko txoko kuriosuak ezagutu doguz. Ain gertu ta ain ezezagun dien leku ederrak. Sasoi bateko pentsakeria markau zoztan liburu bateko Alkimistiak erakutsi bezela, urrinekua ikusi bai baina, ikusitakua ikusita, bertan daukaguna apreziatzen danok gehitxuau ikasi bihako ginuke.

urrinerako asmorik euki barik, bertan pasautako astebeteko oporraldi edarra. Gainera kategorixako konpainian.





Comments for free!
ondo segi.

2010-05-28

Bergararren bisita, 10-05-01, Iruña

Maiatza bukatu aurretik, pendiente neukan post bat. Hemen esaten dan moduan, edarra famadia euki ginuana gaztiak maiatzan 1.asteburu hontan.

Hemen ba laburpen bat. No words!

Bergarar bisita 10-05-01, Iruña from Xabi Mondra on Vimeo.


hurrenguan gehixau!

2010-04-18

Deierriko bailara

Ostirala. Astebururako eguraldi dexentia emon dabe eta ostiraleroko telefono deixekin planak ezin borobildu ibili naiz. Batetik elurra, besteik bizikleta gainian ibiltzeko gogua...azkenian, kotxez km batzuk itteko alperkerixaz, napar lurrak ezagutzeko aprobetxau dot. Hasiera baten erriberatar bat gida lanetan animau jatan baina ostiral iluntzeko influentzia txarrek despistau ta buruko minez etxian geratu da. Indako girua ikusita, buruko mina dexente handixaua izango zan seguru.

Denbora asko itxoin bare, jepese ta mapak lagun hartuta, Etxauriko bailaratik Abarzuza aldera tiratu dot inguruak MTBrako eskeinzen daben aukerak tanteatzera.

Asko dago ezagutzeko. Ta egixa esan, aukerak badare. kalidadezko bidetxur elegante sorta ederra gorabeheratan majo disfrutatzeko. Seguru berandu bare bueltauko gala makinak hartuta...

Deierriko bailara, Azantzako Haitzak from Xabi Mondra on Vimeo.


we'll keep on searching...ongi izan!