2011-08-03

Txirbil valley-tarrak Iruñerrian Mtbz

Kostata baina azkenian montanbaik-ero mutur finak napar bidetxurrak ezagutzera etortzia konbenzidu dittut.
Mondragon & Mordortarrak, nik uste gustora ibili ginala. Asko landu bariko ibilbidia izan arren, ezagunak neuzkan ibilbide zati desberdinak bata bestian jarraixan iñ eta kurioso laga ginuan etapia. Hori bai, tamainako errepasua hartuta.

Beste behin be, oso gustora! nahi dozuenian berriz.
Take it easy.

2011-01-25

Bakarrizketa 1.0

‘Bergara no se deja a cualquier precio, tio!’(10-12-07). Esaldi simple bat. Bai, sinplia oso baina aurtengo gabon giruan murgilduta, familixa eta lagun artian pasautako egunak sensibilidade puntu hori ikutu dozte.
Oso gustora pasa dittut egunok baina ez naiz jendian mundu berdinian ikusten. Zergatixa jakingo baneu, ez neuke halako sensasiño arraruegatik holako barne refleziñorik iñgo.
Asteburu honetan, Bergarako ohitura sakratuetako bat mantenduaz, Txarrantxaneko afari edarrakin ez dogu kalerik eiñ eta behin lagun kuadrila elkartuta, okaziñuak merezitako zafarrantxua montau zan eta farratxua be jauzi zan. Ondo gustora kontu kontari, ederki ibili ginan. Bai, baina biharamuneko burukominekin, berriz ozpa itxeko biharra euki neban.

Zer daukat herritik urrintzeko bihar hori sentidu ta modu berian lotura hori mantentzeko biharra eukitzeko? Bizipen asko die ezin dittudanak atzian laga ta berreskurau nahi ezkero be ezingo dittutenak berriz arrapau. Bizimodua. Momenturo erabakixak hartu biharra da eguneroko jarduna. Egunero, beti be, ikuspuntuak balorau ta onena ez bada, kalte gutxien dakarrena aukeratu eta aurrera. Gehixenetan dudarako margen asko barik. Dudia beti inseguridade eta debilidade moduan ikusi erain dozkue eta…(etor deila neregana dudau barik, erabakixak hartzen dittuana).
Holaxe, errege eguneko galbaniakin ihesian jun eta ostiralian Izki sarreran bizi dan Arabartutako gizasemiari bisitia in zotzagun Palomaresko aristatik bueltan. Etxeko lanak ze erritmotan doiazten ikusi eta Arabako herri lasai hortako bizimodura nola moldatuko nintzan pentsatzen eta argumentatzen zihardugula, halaxe bota zoztan pentsau erain zoztan esaldi potolua.
Ez dakit nik, beste etapa baten egonda, gustora asko plantauko nintzan antzeko herriren baten. Ez da kasua.

Dudak duda, jakinian zer baztartzen neban eta beti be hoberako aldaketa planteau neban bere denboran. Atzera begira, neukana zenbat balorau doten ikusita, momentuan daukatena eta datorrena askoz geihixau baloratzeko balio izango doztala seguru nago.

Urrindu biharra daukakena baloratzen ikasteko, alkimiaren sekretua?


http://open.spotify.com/track/7ew6RznqZWuhD1KJmG4oGG

2011-01-19

Albertia-Jarindo mtbz urtia bukatzeko.

Aurten gabon egunetarako oporrik ez dot gorde eta egun berezi honek Iruña aldian haize errota kontutan pasau dittut.
Dana dala, gabon egun eta gabon zaharrak jai! Azken egun hau etxeko epelian pasau bihar nebanez, telefono dei bakarra nahikua izan da gure bailaran, bizikleta buelta bat emonaz, urtia agurtzeko kategorixazko plan bat borobiltzeko.
Azken urtetan bailara desarrollo eta progresu proiektuz bete dozkue eta baztarrak obra, asfaltu, zubi etab.ez josita ikustera ohitu ga. Autopistia dala ta tren marabillosua ez dala, bailara guztia pozik! Baina bilau ezkero, ondio badaukagu zer ezagutu. Bertan daukaguna babesteko arrazoiak sobera dauzkagu.



Gaurko hau, Gatzaga eta Legutixo ingurutan pasatako goiza dozue. Albertia, 36xan gerra zibileko frente gogor bat egon zalako ezaguna baina askorentzat ezezaguna (neu berne).
Jarindo aldiz, Eskoriatzatik gertuau egonaz, zerbait ezagunaua. Nere kasuan, Marindar Osaba/lehengusuengatik ezaguna.

Beste behin, Kalleja ta Antxoas mondranbike irteeratxo batetaz disfrutatzen!
Asko toketeau bareko argazki batzuk, bideo motz batzukin elkartu eta musika elegantikin disimulauta, hemen laburpen txiki bat.

Ongi izan!