2011-01-19

Albertia-Jarindo mtbz urtia bukatzeko.

Aurten gabon egunetarako oporrik ez dot gorde eta egun berezi honek Iruña aldian haize errota kontutan pasau dittut.
Dana dala, gabon egun eta gabon zaharrak jai! Azken egun hau etxeko epelian pasau bihar nebanez, telefono dei bakarra nahikua izan da gure bailaran, bizikleta buelta bat emonaz, urtia agurtzeko kategorixazko plan bat borobiltzeko.
Azken urtetan bailara desarrollo eta progresu proiektuz bete dozkue eta baztarrak obra, asfaltu, zubi etab.ez josita ikustera ohitu ga. Autopistia dala ta tren marabillosua ez dala, bailara guztia pozik! Baina bilau ezkero, ondio badaukagu zer ezagutu. Bertan daukaguna babesteko arrazoiak sobera dauzkagu.



Gaurko hau, Gatzaga eta Legutixo ingurutan pasatako goiza dozue. Albertia, 36xan gerra zibileko frente gogor bat egon zalako ezaguna baina askorentzat ezezaguna (neu berne).
Jarindo aldiz, Eskoriatzatik gertuau egonaz, zerbait ezagunaua. Nere kasuan, Marindar Osaba/lehengusuengatik ezaguna.

Beste behin, Kalleja ta Antxoas mondranbike irteeratxo batetaz disfrutatzen!
Asko toketeau bareko argazki batzuk, bideo motz batzukin elkartu eta musika elegantikin disimulauta, hemen laburpen txiki bat.

Ongi izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario