2010-02-15

Good bye Estafeta, ongi etorri kale Nagusira...



Bi urte t'erdi juan die ta hirugarren aldiz bartulo danak jaso, berrantolatu eta eskilaretan gorabera pasiau biharra izan dogu. Lehenengoz, aldaketa bila, Gipuzkoa baztarreko D.O.T herri maittia laga neban. bertan, konturatu ez arren, bizimodu komodo, lagun eta ohitura asko laga nittuzen. Bigarrenian, Denboraldi luze batez izandako bi pisukide zoragarrik beste bide bat hartu zeben. Napar fitxaje berri bat inda, gure zorionerako, ez ekonomikoki ez etikoki alkilerra planteau ezinian ikusita, mundu mailan ezaguna dan kalera in ginuan salto. Estafetako balkoiak emondako aukerez gozatu ta gero, hirugarren aldaketia euki berri dogu. Edozein bidai eta herrialdetan gaurdaino topau ez dogun regateo zailenak etxian bertan topau ginuzen! Azken aldaketa honekin osasunian behitzat irabaziko dogu...


Barkatu Don P***o, lasaitasunian irabazi dogu...

Kale Nagusiko aldaketan, aldaketa guztitan bezela esperientzia hobiak espero dittugu. Momentuz? gustora sentitu ga hirurok. Sartu ta 'lagun borobilak' topau dittugu ongi etorrixan...


Bizi propixua dauken lagunak. Edozein lekutara bidali ezkero berriz bueltan dauzkazun lagunak.

Espero ez ginuzen arazuak azalduta, hasierako ilusiñotara bueltatzen dozkuen lagunak.


Eta nola ez, dana geizki doianian, umore txarra nagusi danian, etab. beti hor dagon droga gozua!!! Love the txokoballs!

Kasualitatez lagun 'borobilak' topau dittugu. pisu aldaketa, bizikera ta bizipen berrixen bila indako aldaketa. Etxe zuluan topautako lagunen antzera, aldaketa borobila izango ete da? halaxe espero dot bai gu ta ingurukuentzat. Ongi etorri kale Nagusiko 63-4.era!

No hay comentarios:

Publicar un comentario